_Retaila

Espezialistak gara retailean. Komunikazio-euskarriak eta -kanpainak sortu eta ekoizten ditugu, saltokiko marka-esperientzia hobetzeko. Erabiltzeko prest dagoen zerbitzu bat, diziplina anitzeko talde baten profesionaltasuna eta gure gaitasun teknologikoa oinarri dituena.

KONTZEPTUA ETA ESTRATEGIA JARRAIBIDEEN DISEINUA ETA EGOKITZAPENA MATERIALAK AUKERATZEA ETA PROTOTIPOAK EGITEA ARTXIBOAK PRESTATZEA ETA PRODUKZIOA MANIPULAZIOA ETA LOGISTIKA VISUAL MERCHANDISING-A JARRAIPENA DESMUNTAKETA ETA BIRZIKLAPENA

_Artea

Estudios Dureroren arte-laborategian produkzio grafikoko forma berriak asmatu, sortu eta garatzen ditugu. Kalitate handiko materialak oinarritzat hartuz, askotariko erreprodukzio digitaleko teknikak, akaberak, bilgarriak… erabiltzen ditugu, baita euskarri berriak sortu ere.


Sorkuntzarako lekua da, lankidetza- eta ikerkuntza-espazioa. Espazio hori artista, argazkilari, museo eta arte-galeriekin partekatzen dugu, gure lan egiteko moduan konfiantza dutenekin. Adibidez, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, El Prado Museoarekin eta Guggenheim Museoarekin.

_Grafikoa

Aro analogikotik gatoz, eta mundu digitalean oraindik indarrean jarraitzen duten ohitura onei eusten diegu. Asko dakigu prestaketaz, koloreaz, inprimatze-sistemez eta irudiari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko moduaz. Horrez gain, inprimatze digitaleko azken teknologia dugu eta, gure profesionaltasunari esker, produkzio grafiko berezietan erreferenteak gara. Etiketatzen zailak diren eta sormena eta berrikuntza ezaugarri dituzten produkzioetan, hain zuzen.

KOMUNIKAZIO GRAFIKOA ETA SEINALEZTAPENA INSTALAZIOAK ETA PERFORMANCEAK STANDAK ETA EKITALDIAK

_Dekorazioa

Diseinatzaileak eta artistak hurbil izateak, materialekin ikertzeak eta gure lantegi grafikoa garatzeak sorrarazi digu dekoraziorako joera. Zura, kartoia, altzari txikiak, lanparak, metala, argia, kolorea, wallpapera, ehungintza eta dekorazioari zein barne-diseinuari lotutako proiektuak garatzeko baliabide teknikoak erabiltzen ditugu.


Retailaren munduan mugitzen gara eta horretan esperientzia handia metatu dugu. Horri esker, ikuspegi estetikotik eta funtzionaletik lantzen ditugu espazio eta elementu korporatiboak. Gure retaileko lana gidatu duten gogoeta asko baliagarriak dira dekorazioaren munduan ere.


_3D

Duela urte batzuk hasi ginen 3D inprimaketaren mundua arakatzen, askotariko arloak —artea, medikuntza, retaila, ingeniaritza espaziala eta automobilgintza— xede dituzten proiektuen bidez. Gaur egun, gure 3D inprimaketako bulegoak aholkularitza, diseinua eta elementuen produkzioa eskaintzen ditu. Askotariko teknologiak ditugu, kasu bakoitzean dagokiona erabiltzeko, hala nola FDM, Polyjet eta SLS. Horiekin lan egiten dugu prototipoetan, elementu funtzionaletan, industria-diseinuan, maketetan eta baita plangintza kirurgikorako bioeredu medikoetan ere.


Duela gutxi, Stratasys enpresaren, 3D inprimaketarako produkzio-teknologiaren arloko munduko liderraren, aintzatespena jaso dugu eta Polyjet teknologiako beta tester zentro izendatu gaitu.


ES | EU | EN

Éste sitio web usa cookies, si permanece aquí acepta su uso. Puede leer más sobre el uso de cookies en nuestro aviso legal.